Vicente eta Ezponda. (Argazkia: Donostiako Atletiko)
Maiatzeko lehen asteburuan Senpereko triatloia izan zen, eta Atletikoko bi lagunek bigarren postua lortu zuten euren mailetan. Hain zuzen, Imanol Ander Vicente eta Oihana Ezponda igo ziren sprint triatloiko podiumera. Ezpondaren denbora izan zen ordubete, 10 minuu eta 41 segudokoa, eta Vicenterena, berriz, ordubete, 25 minutu eta 37 segundokoa.
Gainera, Atletikoko emakumeak txapeldunak izan ziren taldekako sprint triatloian. Hauek osatu zuten taldea: Libe Lafuente, Oihana Ezponda, Maria Artola eta Eider Estibariz. Gizonen taldea, berriz, bigarren postuan geratu zen, kide hauekin: Iñaki Burgoy, Gari Etxebeste, Imanol Vicente eta Ander Iradi.