
Gaueko zerbitzuetan geltokien arteko geldialdiak eskatzeko, Dbus proiektu pilotu bat prestatzen ari da.
B8 gautxori linean (Mirakontxa-Benta Berri-Seminario) egingo dute proba, eta ekainean abian jartzeko asmoa dute.
Emakumeek eta 18 urtetik beherakoek ibilbidearen geltoki ofizialen artean zati jakin batean gelditzeko eskaera egin ahal izango dute, bidaia seguruagoa izan dadin beraientzako.
Geltokien arteko geldialdi sistema Donostiako lehen esperientzia izango da. Emaitzak aztertu ondoren, erabakiko dute zerbitzu mota gaueko beste linea batzuetara zabaldu daitekeen edo zerbitzuaren konfigurazioa birplanteatu behar den.
B8 lineak ostiral eta larunbatetan ematen du zerbitzua, eta hiriaren Mendebaldetik egiten du bere bidea. Eremu hau aukeratu dute kale batzuen ezaugarria direla eta. Zerbtzitua kale hauetan eskatu ahal izango da: Sanserreka, Pio Baroja, Pinuen pasealekua, Heriz pasealeakua, Marañon Doktorea, Donostizarra, Portuene eta Jauregia.
Donostiako zerbitzua abian jartzeko, beste hainbat hiritako esperientziak hartu dituzte oinarri gisara. Hala nola Irun, Vigo, Bartzelona eta Montreal.