EITB-ri erraustegiaren inguruko eztabaida teknikoa eta publikoa egin dezan eskatuko diote ostegunean
EITBri Erraustegiaren inguruko eztabaida tekniko eta publiko bat egiteko eskatzeko elkarretaratzea egingo dute ostegunean, 18:00etan, Miramonen eta eztabaidaren alde jaso dituzten 9.386 sinadurak aurkeztuko dituzte.
Bertan, Euskal Irrati Telebista publikoak egindako “zentsura” salatu nahi dute, Birziklapenaren Nazioarteko Egunean.