Ekialdeko barrutiaren batzarra osatzeko hauteskundeak egingo dituzte larunbatean
Antxon Alfaro aurkeztu du, Altza Auzoa merkataritza elkarteak Mabel Vidal, Larratxoko Baile Showtime estudioak Irati Nuñez. Dcebal elkarteak Nioara Denisov, Emanhar elkarteak Xenki Berho, eta Plazandreok taldeak Maria Mercedes Fernandez. Auzo elkarteetatik, berriz, Altzako Elkartasunak Alberto Rodriguez aurkeztu du, Herrerako Herropen Jose Angel Apaolaza, Intxaurdi Roberto Otero, IZBEk Raimundo Mendiburu eta Larratxoko Ostegunak Juan Luis Apalategi.
Ekialdeko barrutiaren batzarra 15 kidek osatuko dute; barrutiko batzarraren zinegotzi burua, zinegotzi buruordea, udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 5 kide, auzo elkarteetako 4 ordezkari eta arloko entitateen 4 ordezkari.
Larunbatean, hilak 19, egingo dituzte Ekialdeko barrutiaren batzarra osatzeko hauteskundeak. Udaletxeko sarreran eman ahal izango da botoa, 10:00etatik 16:00etara. Eneko Goia Donostiako alkateak parte hartzeko deia luzatu die Altza, Herrera, Intxaurrondo eta Bidebietak osatzen dute barrutiko 46.000 biztanleei.
Hamaika elkartek aurkeztu dute hautagaitza, sei arlo entitatek eta lau auzo elkartek. Arlo entitateei dagokienez, Altzako Historia Mintegiak