Elkarretaratzea egingo dute Nakba oroitu eta Palestinaren egoera salatzeko
Nakba (‘hondamendia’ arabieraz) egunak 1948ko maiatzaren 15ean mugimendu sionistak Palestinaren lurraldean Israelgo estatua sortu zuenekoa dakar urtero gogora. Egun hartatik 70 urte bete dira gaur, atzo Israelek Gazan 50 palestinar baino gehiago erail eta 1.500 inguru zauritu zituelarik AEBek bere enbaxada Jerusalemen irekitzearen kontrako protestetan. Okupazioaren hastapena gogora ekarri eta Palestinaren egungo egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute Donostian, Euskal Herriko beste hiriburuetan bezala. Bulebarrean izango da, 19:30ean.