Agur Katalina Eleizegi kaleko egoitzari
IRUTXULOKO HITZAk Puioko bulegoa utziko du aste honetan. 2004. urtean iritsi zen Katalina Eleizegi kaleko 36. zenbakira, oraindik Irutxulo izena zuenean. Astelehenetik aurrera Egian izango da lantaldea, Ametzagaina kaleko 19. zenbakian. Joxemi Zumalabe Fundazioarekin eta Egia Bizirik auzo elkartearekin partekatuko du egoitza berria.
Donostiako Udalak utzitako bulegoan material asko eta asko gorde du Irutxuloko Hitzak, eta azken egunetan lankideek harribitxi ugari topatu dituzte. Oroigarri gisa bideo bat prestatu dute, han bizi eta ikasitako guztia ez ahazteko.
Erlazionatutako edukiaIRUTXULOKO HITZA lekuz aldatuko da