Udaletxean egin dute jardunaldiaren aurkezpena. (Argazkia: Donostiako Udala)
Anoetako estadio txikian jokatuko dute Atletismoko Ohorezko Mailako ligaren topaketa, emakumeen kategorian, asteburuan. Kirol ikuskizun handia izango dela diote, eta hainbat modalitatetako lehiak izango dira: luzera desberdinetako lasterketak, hesi lasterketak, pertika eta luzera jauziak eta jaurtiketak.
Donostiako Atletikoko lagunek parte hartuko dute lehian. Zazpi aldiz izan da lehia horretako txapelduna Atletiko, eta asteburuko lanaren arabera lor dezake ligako finalerako sailkatzea. Gainera, Valencia Sport taldeko kideak ere egongo dira lehian, egungo txapelduna, 25 urtean jarraian Espainiako txapelduna, eta bi aldiz Europako txapelduna. Beraz, bi klub handietako kirolariek bat egingo dute estadioan, eta gainontzeko klubak hauek izango dira: Vinent Manresa eta Ria Ferrol.