Erraustegiko lanak gelditu eta irtenbide bat adosteko eskatu du GuraSOSek
Gipuzkoako hondakinak Bizkaian hartzeko hainbat era ari dira aztertzen.
Albisteak zalaparta, frustrazioa eta samina sortuko duela uste dute. “Gizartea manipulatua eta engainatua sentituko da. Nola da posible, austeritaterako deia egiten den garai hauetan, 1.000.000.000 € (6000 € familiako) gastatu nahi izatea beharrezkoa ez den azpiegitura batean?”.
Nolanahi ere, GuraSOSek dio ez dela harturiko erabakiak “aurpegiratu” eta “liskarrean sartzeko” momentua. “Egoera berri honek sortutako erreakzio eta inertzia horiek modu arrazionalean eta positiboan bideratzea proposatzen dugu. Zentzu honetan, gizarte eragileei eta politikariei dei egiten die aukera hau baliatzeko eta hondakinen kudeaketaren inguruko gatazka luze hau birbideratzeko”. Erraustegiko lanak gelditu, eta berandu baino lehen, irtenbide bat adostu behar dela azpimarratu dute. “Denok irabazteko garaia da”.
GuraSOSek dei egiten die Gipuzkoako Foru Aldundiari eta GHK erakunde publikoari, ekonomiaren zein ingurumenaren ikuspegitik abantailak baino izango ez dituen irtenbide alternatibo baten aukera aintzat hartzeko. Era berean, oposizioan dauden taldeei irtenbide adostua errazteko eskatzen die. Gipuzkoak normaltasuna eta jendartearen konfiantza berreskuratu behar ditu.
Hondakinen kudeaketarako Zubietan eraikitzen ari diren errauste planta ez dela beharrezkoa azpimarratu du GuraSOS taldeak. “Bizkaiko Diputazioak Zabalgarbi baliatzeko Gipuzkoari egindako eskaintzaren ondoren, agerian geratu da ez dela behar”. Hain zuzen ere ,