Haur motxiladunen egoera salatzeko ekitaldia egingo dute Loiolan
Donostiako Sarek deituta, haur motxiladunen eta presoen eskubideen aldeko mobilizazio koloretsua egingo dute igandean. Giza katea eta kalejira egingo dituzte Loiolatik Martuteneko espetxera. Latsarien plazan elkartuko dira 11:30ean, eta haurrentzako jolasak prestatuko dituzte. 12:00etan lkarretaratzea egingo dute, eta 12:45ean giza katea egingo dute Latsarien plazatik Martuteneko espetxera. Ondoren, 13:15ean, ekitaldia egingo dute.
Donostian zortzi dira haur motxiladunak. Lau presok 20 urte baino gehiago daramate kartzelan. 60 urtetik gorako preso bat dago eta gaixotasun larria duen preso bat dago. Presoen eskubideak defendatzeko mobilizazioak egingo dituzte auzoz auzo, eta urte bukaeran denak elkartuko dira, Donostian ekitaldi bat egiteko.