Hiriko hainbat pertsona ezagunek hartu dute parte 'Zer metro?' dokumentalean
Malen Aldalur
Topoaren igarobidearen aurkako mezuak zabaldu dituzte hiriko hainbat pertsona ezagunek Xabier Abalde Satorralaiako kideak egindako Zer metro? dokumentalean. Azaldu dute ez daudela ados Topoaren igarbidea egiteko proiektuarekin eta eztabaida publikoaren beharra azpimarratu dute. Agerraldian, Xabier Abalde bideoaren egileak, Asier Sota aktoreak eta Detritus Aranburu artistak hartu dute parte.
Bideoan, aldiz, arlo ugaritako lagunek hartu dute parte: Gorka Otxoa, Baleren Bakaikoa, Ander Gortazar, Ramon Agirre, Detritus Aramburu, Rosa Garcia, Julio Villar, Patri Espinar, Carlos Garcia Cañibano, Kattalin Miner, Olatz Salvador, Sara Cozar, Diego Vasallo, Antton Valverde, Harkaitz Cano, eta Asier Sota.
Bideoa eskuragarri dago dagoeneko, eta orain hiriko auzoetan eskaini nahi dute. Datorren asterako hainbat data eman dituzte:
Maiatzak 21: Amarako eskoletan, 19:00etan.
Maiatzak 22: Dokan, 20:00etan.
Maiatzak 23: Altzania elkartean, 19:30ean.
Maiatzak 24: Herrerako Gaztaño elkartean, 17:00etan.
Maiatzak 26: Konstituzio plazan, 22:00etan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea