'Homofobiarik gabe bizi nahi dugu!' lelopean elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean
Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako eguna da bihar. 1990eko maiatzaren 17an Munduko Osasun erakundeak homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatzeko kendu zuen. Hori gogoratzeko ospatzen da eguna.
Homolestransfobia salatzeko elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean, EHGAMek eta Garapen elkarteak deituta. Homofobiarik gabe bizi nahi dugu! lelopean elkartuko dira, 19:30ean. “Oraindik zazpi herrialde daude (Mauritania, Sudan, Nigeria, Somalia, Iran, Arabia Saudi eta Yemen) homosexualitatea heriotzarekin zigortzen dutenak. Eta 70 herrialde dira, beren kode penalean homosexualitatea penalizatua dutenak”, salatu dute deitzaileek.