Ezagutzen duzue Euskaraldiko hamaikakoa?
Euskaraldia egitasmoa egingo da azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri guztian, eta Donostiako Euskaraldiaren enbaxadoreak izango direnak aurkeztu zituzten maiatzaren 10ean, Tabakaleran. Donostiako alor ugaritako ordezkariek osatu dute hamaikakoa:
- Miren Arrieta, aktorea
- Jokin Aperribay, Errealeko presidentea
- Kontxu Uzkudun, moda diseinatzailea
- Mariano Ferrer, kazetaria
- Garazi Urrosolo, Egiako euskara batzordeko kidea
- Josean Abecia, Altza Hadi batzordeko kidea
- Barbara Goenaga, aktorea
- Mikel Irazusta, herritarra
- Xila Pihlström, euskal herritar eta suomitar kultur eragilea
- Iñaki Salvador, musikaria
- Joxean Fernandez, Euskadiko filmategiko zuzendaria
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte