Argazkia: Iñaki Agirre
Anoetako futbol zelaia birmoldatzeko lanek lehen urtea bete dute eta, Realeko neskek estadioan jokatutako azken neurketaren ondoren, eraikuntzak bigarren faseari ekin zion astelehenean. Urte honetan zehar, ELA sindikatuak hainbat irregulartasun salatu ditu eraikuntza honetan: iruzurra, langileen prekarietatea, dokumentuen faltsutzea, lan istripu bat…
IRUTXULOKO HITZAk obra bisitatu du eta bertako egoera gertutik ezagutu du Igor San Jose ELAko Eraikuntza arduradunaren eskutik. Erreportaje osoa astekarian irakurri ahal izango da ostiralean.