Morlansek bere jaiak ospatuko ditu asteburuan
Morlansek bere jaiak ospatuko ditu ostiraletik aurrera asteburu osorako egitarau zabal batekin. Faroltxoaren piztearekin emango diote hasiera festari, 19:00etan, auzoko plazan.
Aurten lau urte beteko dira jai batzordeak auzoko festak berreskuratu zituenetik eta prestatu duten egitaraua zenbait berritasunekin dator. Besteak beste, zezensuzkoa eta bazkari autogestionatua egingo dituzte aurten lehen aldiz.
JAIETAKO EGITARAUA:
Maiatzak 18, ostirala
- 17:30. Jaien hasierako merienda
- 18:00. Kiki, Koko eta Moko
- 19:00. Faroltxoaren piztea
- 21:00. Sardina jana
- 22:00. Zezensuzkoa
- 23:00. Kontzertuak:?PJ?Kahuna eta Sara Grajal
- 01:30. DJa
- 11:00. Haurrentzako jolas sentsitiboak
- 12:00. Lagunartean sukaldean
- 12:30. Olinpiadak
- 14:30. Lagunarteko bazkaria
- 16:30. Mus txapelketa
- 16:30. Amarako Haur Txokoa eta Gaztelekua jaietan
- 18:00. Helduen futbola
- 18:00. Txokolate jana
- 19:30. Buruhandi eta erraldoiak
- 21:00. Afari musikatua
- 23:30. Berbena: Fidel Gizon
- 09:00. Diana
- 11:00. Haurren txirrindularitza
- 12:00. Haur jolasak
- 12:00. Dantza eta sagardo dastaketa
- 14:00. Bazkari autogestionatua
- 16:00. Puzgarriak
- 16:00. Haurren futbola
- 19:00. Festen itxierako txupina