Borroka Sozialen Astea aurrera doa ekimenez beteriko egitarauarekin
Idiakez kaleko eraikin publiko baten okupazioarekin. 58 eragile desberdinek adierazi diote babesa mugimenduari, aste osoan zehar herri borroka desberdinak hiriko kaleetara aterako dituen egitarauarekin bat eginez.
Igande goizean Ertzaintzak agerraldia egin zuen erakinean, Bizitza Da Handienako pertsona bat identifikatuz. Okupazioaren aurkako prozesu legala abiatuko dela jakinarazi zieten agenteek mugimenduko kideei, baina legearen arabera ezin izango dira eraikina hustera sartu okupazioaren hamargarren eguna bete arte.
Bere hirugarren egunean, herri mugimenduak erritmoa hartua du jada, jendearen parte hartzeak eta eguneroko 19:30etako asanbladak lagunduta. Atzo hainbat ekitaldi egin zituzten hirian zehar. Goizean Uliarako martxa egin zuten Eguzkiren eskutik eta, ondoren, Jaietan Jai plataformak deituta protesta egin zuten igandeetan komertzioak ixteko aldarriarekin. 12:30ean Topoaren igarobidearen obra salatzeko agerraldia egin zuten Kontxako hondartzan. Arratsaldean, berriz, Fanzine tailerra eta ‘Erregimena VS Demokrazia’ asanblada egin zituzten.
Gaur, goizean Alderdi Ederren egin duten pentsionisten asanbladarekin ekin diote eguneko egitarauari. 18:00etan ‘Alfonbra Gorria’ agerraldia egingo dute Gipuzkoa Plazan eta, ondoren, Askegunean espetxeratutako gazteekin mahai-ingurua egingo dute Eleak eta Libreren eskutik. Asanbladaren ostean, ‘Prefosta’ eta Lurralde Askearen 100 konpromisoak liburuaren aurkezpena egingo dute.
Bizitza Da Handiena egitasmoak Borroka Sozialen Asteari hasiera eman zion larunbatean