Gipuzkoa Basketek garaipen batekin amaitu du denboraldia
Gipuzkoa Basketek garaipen bikoitza lortu zuen atzoko jardunaldian. Batetik, partida ona jokatu eta Elche garaitzea lortu zuelako eta, bestetik, neurketa esklerosi anizkoitzaren ikerketaren aldeko ekitaldi garrantzitsua bilakatu zelako. Izan ere, esklerosi anizkoitza duen Asier de la Iglesia Ordiziako jokalariak talde donostiarrarekin egin zuen salto zelaira, partida bakarrerako, gaixotasuna ikustarazi eta bere inguruko ikerketa sustatzeko.
Futbolean, Realeko neskek Athleticen aurka jokatutako kopako final laurdenetako lehen partida galdu zuten. Mutilek, berriz, ezin izan zuten Nou Campen Xabi Prietoren agurra borobildu.
Eskubaloian, ordea, Bera Berako jokalariek beste garaipen bat lortu eta sailkapeneko lehen postua mantendu dute azken jardunaldira arte. Hurrengo partidan garaipena lortuz gero ligako txapeldunak izango dira donostiarrak.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 25. jardunaldia
- Bera Bera 29 – 23 Elche
- Reala 1 – 2 Athletic
- Bartzelona 1 – 0 Reala
- Gipuzkoa Basket 92 – 87 Joventut