Gogoko Goxuak kafetegian doako kafea eta kurasana jasotzeko txartelak banatu dituzte
Borroka Sozialen Astearen laugarren egunean, hainbat gaztek Gogoko Goxuak kafetegiaren aurkako ekintza bat burutu dute hiriko erdigunean. Donostiako Babes Sareak kafetegi honen kontrako hainbat protesta egin ditu irailetik bertako langile desberdinei dirua zor dietela salatzeko. Honakoan, Gipuzkoa plaza inguruko kaleetan kafetegian doako kafe eta kurasana jasotzeko txartel faltsuak banatu dituzte zenbait gaztek jendearen artean.