Loiolako Haurreskolaren ataria. (Argazkia: Donostiako Udala)
Jolastokietan Haurreskola publikoa jartzea onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Agintariek adostu dituzte zerbitzua jartzeko exekuzio proiektua eta lokalak egokitzeko jarduera. Hain zuzen, Gurbain arkitektura estudioak idatzi du proiektua, eta 809.900 euro inguruko aurrekontua izango du.
Aietekoa izan zen hirian irekitako azken Haurreskola, 2017an. Beraz, Donostiak aurrerapausoa egin duela dio udalak, hezkuntza-eskaintza handituz. Egun hamahiru Haurreskola daude hirian:
- Aiete
- Aitor-Egia
- Antiguo-Landetxe
- Ategorritxo
- Bidebieta Hirusta
- Harri Berri
- Igeldo
- Intxaurrondo
- Kattalin
- Loiola
- Roteta
- Urbieta-Urdaneta
- Zuloaga