Bizikleta utziak. (Argazkia: Mikel Goñi)
Kalean ibilgailu asko abandonatzen direla ikusita, Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du kontratu bat izatea Desguaces Vidaurreta enpresarekin, utzitako ibilgailuei irtenbide bat emateko. Horrela, enpresak zerbitzua emango du kalean utzitako ibilgailuak edo beren zatiak kendu, deskontaminatu eta desmuntatzeko edo deguazatzeko, edo deguazatu eta txatar gisara saltzeko. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, 2010eko ekainaren 15a artekoa. 2017an, kalean utzitako 512 ibilgailu kendu zituen udalak; horietatik 376 bizikletak ziren, 68 autoak, eta 57 motoak.
Adostutakoaren arabera, kostu hau izango du jaso beharreko ibilgailu bakoitzaren zerbitzuak (2018ko ekainaren 16tik 2019ko ekainaren 15 arte): Turismoak, 232,31 euro; motorrak, 20,06 euro; furgonetak, 253,42 euro; bizikletak, 11,62 euro; pisu handiko kamioiak, 116,15 euro; autobusak, kamioiak eta traktoreak, 633,56 euro; eta bestelako ibilgailuak, 21,11 euro.