Udal ordezkariekin bildu dira Kote Cabezudoren auziko mugimendukoak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Kote Cabezudo auziak aurrera darrai, eta gaur pozik agertu dira justizia eskatzen duen mugimenduko kideak, udal ordezkariekin izandako bileraren ostean. Mugimenduak elkarretaratzea egin du gaur ere,
Kote Cabezudoren biktimentzat justizia lelopean. Azpimarratu dute argi utzi nahi dutela Cabezudoren biktimak adin txikikoak izan direla eta haiei babesa ematea ezinbestekoa dela: “Udalak konpromisoa hartu du aztertzeko ea bere garaian udalak Kote Cabezudori ordainketak egin zizkion, eta agiri instituzional bat zabalduko dutela esan du”. Gainera, udalak aztertuko du zein era dagoen biktimei laguntzeko, epaiketak aurrera jarrai dezan; era ekonomikoan gizarte zerbitzuen bidez laguntza jaso dezakete laguntza biktimek: “Egoera ohiz kanpokoa da, eta ohiz kanpoko irtenbide bat eman behar zaio”.
Eneko Goia alkateak ezin izan du mugimenduarekin egindako bileran egon, baina esan du biktimei babesa emango dietela eta azkeneraino iristeko borondatea duela udalak.