La Perla talasoterapia zentroaren Kontxako egoitza. (Argazkia: La Perla)
Sutea izan zen astelehen gauean La Perla Talasoterapiaren Kontxako instalazioetan. Zehazki, beheko bigarren solairuan piztu zen sua, sauna lehorrean, 23:45ean, indar handiarekin. Suhiltzaileak joan ziren gunera, eta lortu zuten sua itzaltzea goizeko ordubietarako. Hala ere, bostak arte geratu ziren egoitzan, eta badirudi usainak denbora batez iraungo duela.
La Perlak jakinarazi du gaur, asteartea, jatetxea eta terraza ireki dituztela, eta bihar gimnasioa normaltasunez irekiko dutela. Hala ere, talasoterapia guneak itxita jarraituko duela oraindik.