Laugarren egunari helduko dio borroka sozialen asteak
Bizitza da Handiena egitasmoak borroka sozialen asteari. Eraikinaren aurrean egindako prentsaurrekoan azaldu zuten hiriko eta probintziako eragile eta sindikatu ugarik egin dutela bat herri boterea aldarrikatzen duen ekimenarekin.
Lehen hiru egunetan, hainbat mobilizio egin dituzte hirian zehar, esaterako, Eguzkik antolatutako Uliarako martxa, edota Kontxan Topoaren igarobidearen obra salatzeko agerraldia, Satorralaia plataformaren eskutik. Auzolanean txukundu dute Herritarron Etxea izendatu duten eraikina, eta hainbat jarduera egin dituzte bertan, adibidez, fanzine tailerra, otorduen prestaketa, edo eguneroko 19:30etako asanblada.
Igande goizean Ertzaintza agertu zein eraikinean eta pertsona bat identifikatu zuen. Okupazioaren aurkako prozesu legala martxan jarriko dela jakinarazi zieten bertan zeuden Bizitza da Handienako kideei, baina okupazioaren hamargarren eguna bete arte ezin izango direla eraikina hustera sartu baieztatu zuten.
Laugarren egunez aldarrikatuko dute herri boterea
Borroka astearen laugarren egunerako ekimen eta jarduera ugari antolatu dituzte, hainbat borroka sozial uztartuz. Hona hemen gaurko egitaraua:
Asteartea, maiatzak 21
– 9:00: GOSARIA Herritarron Etxean
– 14:00 BAZKARIA Herritarron Etxean
– 16:30 Free Croissant Gipuzkoa Plazan (Langileen Babes Sarea)
– 17:30 Alternatiben Herriaren aurkezpena
– 18:30 Urezko kaiolarik ez: Aquariumaren aurkako elkarretaratzea. (Askekintza)
– 19:30 Mutuen negozioa / osasuna. Asepeyo mutuan, Madrilgo ibilbidean (CNT)
– 19:30 ASANBLADA GipuzkoaZutik plazan
– 22:00 AFARIA Herritarron Etxean
– Gauean ekimen kulturalak
Idiakez kaleko eraikin publiko baten okupazioarekin eman zion hasiera