Libre lasterketa egingo dute ostiralean
Bosgarren urtez egingo dute Libre lasterketa maiatzaren 25ean. 6 kilometroko lasterketa da. Bulebarretik hasten da, Ondarretatik pasa eta Bulebarrean bukatzen da. Oinez zein korrika egin daiteke.
Aurten berezitasun gisara Loiolako Aske Gunean auzipetutakoen isuna ordaintzeko bildu nahi dute dirua. Izan ere, 25.000 euroko zigorra jarri diete.
Lasterketan parte hartzeko Herria, Rekalde, Kata, Hontza, Marruma, Platero, Ilunki eta Jolas etxean egin daiteke, edo baita www.herrikrosa.eus helbidean ere. Gainera, egunean bertan ere apuntatzeko aukera egongo dela azaldu dute antolatzaileek.