'Motxiladun haurren' egoera salatzeko giza katea egin dute Martuteneko kartzelatik Loiolara
dossierraren arabera, guraso bat edo biak kartzelan dituzten adin txikiko 113 ume daude. Horietatik hiru amarekin batera daude preso kartzelan; 9k aita eta ama dituzte preso, 6k ama dute preso, eta 95ek aita dute preso. Horietako zortzi donostiarrak dira.
Sarek hilabeteak daramatza ‘Motxiladun umeen’ egoera salatzen eta datozenetan ere, Donostiako auzoetan, haur eta familia hauen eta euskal presoen “muturreko egoerak” amaitu daitezen lanean jarraituko dute, hainbat ekimen antolatuz.
Sarek antolatuta, ‘Motxiladun umeek’ pairatzen duten egoera bidegabea salatu eta haurrek gurasoekin hazteko duten eskubidearen aldeko giza katea egin zuten igandean, Martutenen. Kalejira formatuan egin zuten giza katea, Martuteneko kartzelatik hasita, Loiolako Latsari plazaraino. Txokolatada, jolasak, marrazkiak eta musikaren erritmora dantzaldi ugari egin zituzten. Gainera, euskal presoei postalak idatzi eta margotu zizkieten.
Sarek azaroan aurkeztu zuen