Udaltzaingoak eta suhiltzaile gidariak behar dira
Lan Eskaintza Publikoaren barnean, eskaintza zabalduko du Donostiako Udalak. Suhiltzaile gidari lehiaketara 20 postu atera zituen udalak, baina Espainiako Gobernuak araudia aldatu du sindikatuekin egindako akordioaren bidez, eta, ondorioz, beste 22 postu gehituko dizkio udalak aurreko eskaintzari. Horrela, 42 postu egongo dira suhiltzaile gidarirako, eta zortzi udaltzain postu.
Udalak laster jakinaraziko ditu lehiaketaren datak eta baldintzak.