Gure Esku Dagoren giza katearen spota aurkeztu dute
Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzeko egingo duen giza katearen spota aurkeztu dute gaur sareetan, ‘Etorkizuna dugu irabazteko’ titulupean. Egitasmoa aurrera eramateko 100.000 lagun inguru bildu beharko ditu plataformak giza kateak neurtuko dituen 201,9 kilometroetan zehar.
Donostia izango da Euskal Herriaren estatusari buruzko galdeketa egingo duen lehen hiriburua. 9.500 hiritarren sinadura bilduta, galdeketa azaroaren 18an egingo dutela jakinarazi zuen Gure Esku Dagok duela zenbait aste.
Erlazionatutako edukiaDonostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza kate bat osatu nahi du Gure Esku Dagok