Josu Esnal euskaltzale donostiarra hil da
Josu Esnal euskaltzalea hil zen atzo, Donostian, 52 urte zituela. Egunkaria Sortzen egitasmoaren bultzatzaileetako bat izan zen; Gipuzkoako herri batzordeak koordinatzen aritu zen. Halaber, Parte Zaharreko Arrano Beltza euskaltokian aritu zen 80ko hamarkadatik aurrera, eta baita Parte Zaharreko euskal jaiak berreskuratzen ere. Polloeko hilerrian egingo dute agur ekitaldia, 13:00etan; irekia izango da.