Auto klasikoen rallya egingo dute larunbatean
San Sebastian Circuit Spirit auto klasikoen rallya antolatu dute, bigarren urtez jarraian. Lasterketa larunbatean egingo dute, Donostiatik aterako da eta Gipuzkoako hainbat herri zeharkatuko ditu. Helburua da berreskuratzea garai batean egiten zituzten lasterketa arrakastatsuak, Donostiako Automobil-zirkuituan (Lasartekoa deitua maiz).
Autoak hirian ikusteko aukera egongo da 9:00etatik aurrera, eta irteera 10:30ean izango da. Guztira 85 autok parte hartuko dute, marka askotakoak: Porche, Ferrari, Maserati, Citroen, BMW, Audi, Renault….