'Feministok gerrari planto!' lelopean elkarretaratzea egin du Donostiako Mugimendu Feministak
Santurtzira egin zen martxa batean. Bertatik atera zen Euskal Herri osoan gerrarik gabeko bizitzen aldarrikapena zabaltzeko asmoa, eta horretarako jarduera ezberdinak antolatu dituzte hainbat eragile feministak aste honetan. Atzo, maiatzak 23, Begirada feministak emakumeon bakegintzari hitzaldia antolatu zuten Bilbon, eta gaur hainbat hiri eta herritan elkarretaratzeak egin dituzte Donostian bezala.
Larunbatean, 12:00etan, Getxon manifestazioa egingo dela gogorarazi dute, Areetako Bizkaia zubitik, armak egiten dituen Sener enpresaren aurka.
Gerren aurka elkarretaratzea egin du Donostiako Mugimendu Feministak, Gerraren Aurkako Emakumeon Nazioarteko egunean. Bulebarrean bildu dira feministak, arratsaldeko 18:30etan eta Bizitza da Handiena egitasmoaren baitan antolatutako ekimena izan da.
Gerra ikuspegi feministatik begiratzeko garrantzia azpimarratu dute mugimenduko kideek, eta gatazka armatuetan emakumeek pairatzen dituzten indarkeriak salatzeko beharraz ere hitz egin dute.
Feministok gerrari planto! ekimena pasa den abenduan sortu zen,