Liga titulua jokatuko du gaur Bera Berak
Bera Berak bere bosgarren liga titulua irabaziko du gaur gauean Barakaldon Zuazoren aurka garaipena lortzen badu. Denboraldi osoan zehar egundoko lana egin ostean, talde donostiarra Atletico Guaredesekin berdinduta iritsi da ligako azken jardunaldira. Galiziarrek euren neurketa galtzea nahikoa izango litzateke ere Montse
Pucheren neskek liga titulua irabazteko.
Arraunean, Donostia Arraun Lagunak lehiatuko da Euskadiko Trainerilla Txapelketan, Mutrikun, igandean. Pasai Donibane Koxtape, Orio eta Hibaika izango ditu aurkari gisa.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 26. jardunaldia
- Zuazo – Bera Bera (Ostirala, 21:00)
- Donostia Arraun Lagunak (igandea, 11:00)