(Argazkia: Agurtzane Altuna)
Bosgarren urtez egingo dute Libre lasterketa. Gaur izango da, ostirala, 21:00etan, eta oinez zein korrika egin daiteke.
Ibilbideak 6 kilometro izango ditu, eta Bulebarrean izango ditu irteera eta helmuga. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da. Bildutako dirua erabiliko dute ordaintzen laguntzeko Loiolako Aske Gunean auzipetutakoen isuna: 25.000 euro.