Asier Garitano Zubietan. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Asier Garitano bergararra izango da Realaren entrenatzailea datozen hiru denboraldietarako. Alguacilen ordezkoari buruz asko hitz egin da azken asteetan, eta klubak ostiralean berretsi zuen zurrumurrua.
Azken urteetan Leganes entrenatzetik dator Garitano. 2013an fitxatu zuen klub madrildarrak eta hiru urteko epean taldea Bigarren B mailatik lehen mailara igotzea lortu zuen.