Zinemaldiak hilabete hasieran aurkeztu zituen bere izen eta logo berriak.
Donostiako Udaleko alderdi guztietako zinegotziak Zinemaldiaren berezko izena hedatzearen alde agertu ziren osteguneko udalbatzarrean. Zinema jaialdiak bere itxura grafikoa berritu zuen maiatza hasieran, SSIFF (San Sebastian International Film Festival) siglak nabarmenduz). Jaialdiaren izenak
Donostia Zinemaldia-Festival de San Sebastian izaten jarraitzen badu ere, alderdiek Zinemalditik euskararen aldeko apustua areagotu egin daitekela adierazi zuten.
Bozketan ‘Donostia Zinemaldia’ marka zabaldu eta ezagutaraztea onartu zuten zinegotzi guztiek, Ernesto Gasco (PSE) alkateordearen salbuespenarekin. EAJ, Irabazi Donostia, PSE eta PP EH Bilduren mozioaren alde agertu ziren arren, Gascok bozketan parte ez hartzea erabaki zuen.