Hogeita lau orduan agortu dira Mikel Laboaren omenezko jaialdirako sarrerak
Mikel Laboaren adaxka gazteak jaialdirako gonbidapenak banatzen, eta hurrengo egunerako agortu egin ziren. Antiguotarrak elkarteak eta Antiguotarrak dantza taldeak antolatu dute jaialdia. Ekainaren 15ean, beraz, lepo beteko da Antiguako frontoia. Mursego, Ekiza, Petti, Olatz Salvador, Pelax, Beñat Antxustegi, Jon Ozaeta, Xendarineko ahizpak, Zigor DZ eta Miren Lizeaga dantzariak parte hartuko dute musikari donostiarraren omenezko ikuskizunean.
Bere heriotzaren hamargarren urtemugarekin bat egiten du jaialdiak. Ez da Antiguan Laboa omenduko duten lehen aldia. 2009an ere Laboari eskainitako ikuskizun berezia egin zuten auzoan.
Joan den ostegunean hasi ziren