Joaquin Fuentesek Andaluziako Autismo Federazioaren saria jaso du
Gipuzkoako Poliklinikako haur eta gazteentzako psikiatra da Fuentes eta azken urteotan Andaluziako familia eta adituei eskaini dien laguntza eskertu nahi izan diote errekonozimendu honen bitartez. 2014ean Urrezko Danborra jaso zuen ere, haurren autismoa ikertzen egindako lanarengatik eta Donostiaren izena munduan zabaltzeagatik.