'Zubirik zubi' ikuskizuna egingo dute Kilometroak jaiaren alde
Urretxu-Zumarragan izango da aurtengo kilometroak jaia, urriaren 7an. Data iristeko asko falta den arren, bien bitartean jarduerak antolatu dituzte. Zubirik zubi ikuskizuna eskainiko dute igande honetan, ekainaren 3an, 12:00etan.
Ikuskizunak landuko ditu euskara, harremana, komunitatea eta auzolana, parekidetasuna eta aniztasuna, besteak beste. Bi orduko saioa izango da, eta artista igaroko dira agertokitik: Joseba Apaolaza, Gorka Hermosa, Kirmen Uribe, Alaia Martin, Mikel Urdangarin, Josu Maroto, Kaabestri soka laukotea, Irrintzi dantza taldea, Zintak-Jone Astorkia eta Agurtzane Telleria, Mirian eta Ana, Urretxu Zumarraga ikastolako abesbatza eta Noraezean ikuskizuna.
Ikuskizunerako sarrerak eskuragai daude Kursaalen webgunean.