Ostiralean hasiko da hondartza denboraldia Donostian
eskainiko dira esleipen zuzenaren bidez. Egun berean, ekainaren 15ean, hasiko da ere bainualdi lagundua Kontxa hondartzan, abuztuaren 31 arte, 11:00etatik 19.30ak bitartean, etenik gabe.
Diezek adierazi duenez, “aurten oin garbitoki gehiago izango dira, Kontxan, Ondarretan eta Zurriolan, azken urteotan jarritakoei gehituta”. Horrez gain, garbiketa zerbitzua moldatuko dute, hondartzako erabiltzaileak gogaitaraztea galarazteko. Gauez galbahetuko da hondarra, 10:00ak arte, eta ordu horretatik aurrera, eskuz egingo dira garbiketa lanak. 25 lagunek osatzen dute hondartzak garbi mantentzeaz arduratzen den lantaldea, eta hondartzak txukuntzeaz gain, gabarroiak eta uretako hondakin flotagarriak ere garbitzen dituzte, txalupaz.
Gurutze Gorriaren sorospen zerbitzua ere ostiralean hasiko da, eta ekainaren 1etik 14a arte, eta irailaren 1etik 30a arte, goizeko 10.30ean hasi eta arratsaldeko 19.30ean amaituko da. Denboraldiko gainerako egunetan, hau da, ekainaren 15etik irailaren 15era, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte izango da zerbitzua. Guztira, 29 pertsona daude lanean, horien artean, 22 sorosle, 3 arduradun, 3 ontzi patroi eta koordinatzaile nagusi bat.
Aldagelak, garbiketa zerbitzua bezala, urte osoan daude martxan, baina hondartza denboraldian ordutegi zabalagoa izango dute: ekainean eta irailean 09:00etatik 20:00ak arte, eta uztaila eta abuztuan 20:30ak arte egongo dira zabalik.
Udalak urtean zehar dituen zerbitzuak eskaintzen jarraituko du, eta aurretik esandakoez gain, beste hauek ere jarriko ditu martxan ostiralean:
Ostiralean, ekainaren 1ean, estreinatuko da hondartza denboraldia Donostian. Zerbitzu guztiak jarriko dituzte martxan, olanak, itzalkinak eta bainualdi lagundua izan ezik, ekainaren 15ean hasiko dira eta. Hondartzen ardura duen Miguel Angel Diez zinegotziak adierazi duenez, “1400 olan, karpa eta itzalkin daude hiru hondartzetan” eta berriki egin den zozketa ondoren libre geratu diren hainbat, maiatzaren 28tik aurrera
- Zurriola hondartzan: Tintin elkartea, hamakak, izozki kioskoa, boleibol zelaiak eta terrazadun edaritegia.
- Kontxa hondartzan: egunero alokatzeko aulki eta olanak eta izozki kioskoa.
- Ondarreta hondartzan: piraguak, Tintin elkartea, terrazadun edaritegi kioskoa, mendebaldeko edaritegi kioskoa.