2019ko Udal-aurrekontuaren 3,2 milioi nola erabili erabakiko dute hiritarrek
udalaren webgunean horretara zuzenduko den atarian aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak astelehenetik aurrera. Proposamen horiek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte bigarren fasea igaro ahal izateko: 2019an egin ahal izatea, hurrengo aurrekontu-ekitaldian eraginik ez izatea, 300.000 euro baino gutxiagoko kostua izatea, udal eskumena izatea eta bideragarritasun analisia gainditzea.
Baldintzak betetzen dituzten proposamenak urriaren 1etik 7ra argitaratuko ditu udalak. Bozketa urriaren 8tik 21era bitarte izango da eta Donostian erroldatutako 16 urtetik gorako hiritarrek parte hartu ahal izango dute bertan.
Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko Udal-aurrekontuaren 3.250.000 euroren erabilera hiritarren eskuetan jartzea onartu du gaur. Egitasmoa datorren astetik aurrera abiatuko den prozesu parte-hartzaile baten bitartez gauzatuko da, eta diru kopurua bi zatitan egongo da banaturik: 1.250.000 euro Ekialdeko Barrutiarekin lotura duten proposamenak egiteko izango dira eta gainerakoa hiriko beste auzoetara zuzenduko da.
Hau ez da izango aurrekontuei dagokien neurri hau burutzen den lehen aldia, baina aurreko urteetako parte hartzea hiriko elkarte desberdinetara bideratu da soilik. Honakoan, berriz, udalak norbanakoei zabaldu die ere proposamenak aurkezteko aukera. Hain zuzen, Donostiarekin nolabaiteko lotura duen 16 urtetik gorako pertsona orok ahal izango du egitasmoan parte hartu.
Prozesuak hiru fase izango ditu: proposamenak jasotzeko fasea, analisi eta argitaratze fasea eta bozka fasea. Hiritarrek