Igogailuaren proiektuaren marrazkia. (Irudia: Donostiako Udala)
Larratxo Pasealekuaren inguruan sarbide mekaniko bat jartzeko proiektua onartu du gaur Tokiko Gobernu Batzordeak. Hain zuzen, Larratxo eta Lauaizeta kaleen artean kokatuko den igogailu inklinatua eraikiko da, Morlans eta Aiete auzoak lotzeko igogailuaren antzekoa.
Proiektuak 1,6 milioi euroko aurrekontua du eta hamaika hilabetetako epean eraikiko da. Igogailuak 94,47 metroko ibilbidea egingo du 31,91 metroko desnibela salbatzeko. Kabinan 25 pertsona sartu ahal izango dira bidaia bakoitzeko.
Proiektu hau amaitzean, Antiguako Heriz Pasealekuko igogailuaren proiektuari ekingo diotela adierazi du udalak.