AB Krosaren aurtengo kamiseta. (Argazkia: AB Krosa)
V. AB Krosa izango da larunbatean, Amara Berrin, eta IRUTXULOKO HITZAk parte hartuko du lasterketan. Hain zuzen, kamisetetan presente egongo da Donostiako tokiko komunikabidea, bere logoarekin, eta esaldi hau eramango du ondoan:
Euskaraz bizi, irakurri eta gozatu. AB Krosaren hizkien ondoan, berriz, lelo hau joango da:
Oinak auzoan, euskara ahoan!
Horretaz gain, astekariaren urtebeteko bi harpidetza oparituko dizkiegu irabazleei, eta materiala zozkatuko dugu.
AB Krosa ekainaren 2an izango da, arratsaldez. Amara Berriko Berritxu euskara elkarteak antolatuta, eta izen ematea zabalik dago.