Aranzadin praktikak egiteko aukera zabaldu dute
Aranzadi Zientzia Elkarteak praktikak eskaini ditu, Entomologia sailean, maiatza eta iraila bitartean. Lana izango da sakontzea mehatxuan dauden espezie koleopteroen distribuzio, jarraipen eta kontserbazioan. Parte hartzeko ezinbesteko baldintza da landa lanean parte hartzea, Araba eta Nafarroako Natura 2000 guneetan, eta Donostiako parkeetan. Bulegoko lanen ordutegia malgua izango da, elkartearen Zorroagako egoitzan.
Zehazki, beka aldian, lan hauek egingo dituzte:
- Espezie bakoitzarentzat tranpa ezberdinen eraikuntza, muntaia eta kokapena.
- Tranpa eta inspekzio bisualaren laginketa.
- Saproxilikoentzat kabi kutxen mantenua.
- Habitaten tipifikazioa.