Montse Puche, partida batean, jokalariei azalpenak ematen. (Argazkia: berabera.com)
Guztia emanda eta burua tente duela utziko du Bera Bera Montse Puchek. Ligako titulua jaso berri du entrenatzaileak ohorezko mailako eskubaloi taldearekin, baina klubak ez dio kontratua berritu. Konfiantzarekin eta goxo hitz egin du IRUTXULOKO HITZArekin, eta elkarrizketa interesgarria argitaratuko dugu ostiraleko astekarian. “Donostia guztia eta inguruak gustatzen zaizkit, eta jendea zoragarria da. Hemendik eskubaloian master bat eginda noala esan dezaket”, dio Puchek. Eskubaloiaz, Bera Beraz eta Donostian bizitakoaz mintzatu da Madrileko entrenatzailea.