Odola emateko kanpaina abiarazi dute Groseko gaztelekuko lagunek
Groseko gaztelekuak odol emaile kanpaina bat prestatu du Zubiri-Manteo BHIrekin eta Gipuzkoako odol emaileen elkartearekin batera. Bihar, osteguna, egingo dute #Emanodola kanpaina 17:00etatik 20:00etara, Okendo kultur etxean.
Azaldu dute azken asteetan, Gaztelekuko eta institutuko nerabeek odolaren garrantzia, konposizioa eta beste hainbat gauza ikasi dituztela eta orain, odola ematearen eta odol emaile izatearen garrantzia azaldu nahi diotela gizarteari.
Kanpaina honetarako auzoko ostalaritza establezimendu eta hiriko supermerkatuen laguntza izango dute eta maiatzaren 31n bertan, odola eman ondoren jateko zeozer emateaz gain, Groseko taberna batzuk eskaini dituzten bonuak trukatu ahal izango dituzte pintxo potean.
Gros Gaztelekuko nerabeek, odola ematera gonbidatu nahi dituzte herritarrak eta gogorarazi dute 7 minutu besterik ez direla behar, kafe bat hartzeko baino gutxiago: “Ez duzu superheroia izan behar biziak salbatzeko, soilik, eman odola”