Reyes Karrere izango da EH Bilduren zerrenda burua
elkarrizketa zabala eskaini zion IRUTXULOKO HITZAri. Gaur egun ere kirolari lotua jarraitzen dut, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko zuzendari teknikoa da eta Gipuzkoako eta Euskadiko Eskubaloi Federazioetako entrenatzaileen irakaslea.
Bere ibilbide profesionalean, lehendabizi jokalari gisa, eta geroago entrenatzaile eta teknikari karguetan, emakume kirolarien duintasunaren alde borroka egin du, emakume kirolarien profesionalizazioa bultzatzeko proiektuak sustatuz eta haietan parte hartuz.
EH Bilduk jakitera eman du zein izango den 2019ko udal hauteskundeetarako zerrenda burua: Reyes Karrere Zabala. Erronka “ilusio handiz” onartu duela adierazi du: “Donostian gauza asko hobetu behar dira eta donostiarron bizi kalitatea hobetzeko egitasmo asko garatu beharra dago”. Datozen egunetan egingo dute bere aurkezpena. “Donostian gauza asko hobetu behar dira eta donostiarron bizi kalitatea hobetzeko egitasmo asko garatu beharra dago”. Horrela, defendatu du badagoela politika egiteko beste era bat, herritarrengandik gertu dagoena: “Benetako arazoak konpontzeko herritarren benetako beharrak ezagutu behar direlako”.
Reyes Karrera Zabala Donostian jaio zen 1966ko abenduaren 31n. Errenterian hazi eta duela hamabost urtetik Donostian bizi da, Intxaurrondon. Ezaguna izan da bere kirol ibilbidearengatik, eskubaloi jokalaria eta Bera Berako entrenatzailea izan baitzen urte askoan. Gainera, 2007 eta 2010 urteen artean arte Euskal Selekzioaren entrenatzailea izan zen. Bera Bera 2013an utzi zuen, eta bere agurrean