Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria eta Ruth Perez zuzendaritzako kidea, itxura grafiko berriaren aurkezpen ekitaldian. (Argazkia: Pablo Gomez)
Zinemaldiak bere itxura grafikoa berritu zuen maiatza hasieran, jaialdiaren logoan SSIFF (San Sebastian International Film Festival) siglak nabarmenduz. Udalbatzak, berriz ‘Donostia Zinemaldia’ marka zabaltzea onartu berri du.
EH?Bilduk aurkeztutako mozioaren alde agertu ziren udaleko alderdi guztietako zinegotziak, zinema jaialdiak euskararen eta euskal kulturaren hedapenaren alde egiten duen lana babesteko helburuarekin. Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendariordeak, berriz, gai honen inguruan “nahaste handiak” egon direla dio.
Belokirekin eta udaleko alderdi desberdinetako zinegotziekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk. Artikulu osoa biharko astekarian egongo da irakurgai.