Azarorako egongo da prest Morlanseko igogailua
Morlas eta Aiete auzoak lotuko dituen igogailu inklinatua azarorako bukatzea aurreikusten dute. Igogailuak 4.000 donostiarrei emango die zerbitzua.
Pilar Arana mugikortasun zinegotziak nabarmendu du lanengatik itxita egongo den Morlans eta Lugaritz arteko bidegorria, berriz, uztailerako irekitzea espero dutela. Igogailu inklinatuak 143 metroko ibilbidea egingo du gutxi gorabehera minutu batean eta 25 pertsonentzako lekua izango du.
Igogailu bertikala ekainean
Morlans eta Aieteko loturak bigarren igogailu bertikala izango du, hain zuzen ere, Pio Baroja pasealekua eta Aiete pasealekua lotuko ditu. Pilar Aranak adierazi du, igogailu hori azken fasean dagoela eta ekainaren lehendabiziko astean martxan jarriko dela.