Dabadabak kudeatuko duen kioskoa, Ondarretan kokatu aurretik. (Argazkia: Dabadaba)
Egiako Dabadaba aretoko lantaldeak kudeatuko du udara honetan Ondarretako edaritegi kioskoetako bat, eta
gaur, ekainaren 1ean, egingo dute inaugurazioa eguraldiak uzten badie. 19:00etan zabalduko dute hondartza-txosna, eta
gauean inaugurazio festa egingo dute Mundaiz kaleko Dabadaba arteoan. Telmo Trenor beatmaker donostiarra izango da jaia girotzeko arduraduna, eta aretokoek sare sozialetan jakinarazi dutenez, 23:59tik 4:00etara iraungo du. Trenor gehiagotan aritu izan da Egiako aretoan, eta orain arte, lau lan argitaratu ditu, beste hainbat musikarirekin batera:
JZZ (Chirie Vegas – Aqueel remix), Maps, Guarana eta
Tropicalia.
Udalak lehiaketa publiko bitartez esleitzen du Ondarretako edaritegi kiosken kudeaketaren ardura, beste hainbat zerbitzuren gestioa bezala. Aurten, Dabadaba aretoari egokitu zaio zerbitzuaren ardura, eta edariak eskaintzeaz gain, “janari eskaintza xume baina gozoa” ere egingo dute, izan ere, esleipenaren oinarriek ez dute elikagaien manipulazioa baimentzen. Ondarretako lorategietan dagoen Maria Cristina erreginaren estatuaren parean dago marra txuri-urdinez apaindutako hondartza-txosna eta irailaren 30a arte egongo da irekita, honako ordutegiarekin: goizeko 10:00etatik, gaueko 01:00ak arte.
Dabadabakoek, hondartzako negozioaren aldeko apusutua egiteaz gain, obrak abiaraziko dituzte Egiako aretoan, “espazioa guztiz birmoldatzeko” asmoz. Ekainaren 28rako aurreikusi dute Dabadaba berriaren aurkezpena, hilabete osoan zehar kontzertuak egiten jarraituko dituzten arren.