Ekainaren 7an hasiko dira zaldi lasterketak hipodromoan
Ekainaren 7an hasiko dira zaldi lasterketak hipodromoan eta irailaren 8ra bitarte iraungo du denboraldiak. Antolatzaileek azaldu dute guztira 76 lasterketa egongo direla.
Bestalde, gogorarazi dute Urrezko Koparen 50. urteurrena ospatuko dutela aurten. Gainera, nabarmendu dute instalazioetan hainbat hobekuntza egin dituztela auten.