Emakumeen etxea txiki geratu da
Hitzaldiak, ikastaroak, literatur tailerrak, xake txapelketa, protestak antolatzeko bilerak, ordenagailuak. Asko izan daitezke emakumeen etxera gerturatzeko aitzakiak eta arrazoiak. Izan ere, ugariak izan dira zortzi urte hauetan etxeko lau paretek jaso dituzten jarduera eta gertaerak.
Hiriko mugimendu feministaren aspaldiko aldarrikapena zen emakumeen etxea eta atzera begira jarrita harro daude lortu duten guztiarekin. 1.000 bazkideko langa gainditu dute dagoeneko eta instalazioak txiki geratu zaizkie. Emakumeen etxea hiriko mugimendu feministaren oinarri garrantzitsu bihurtu da eta horren adierazle da lau horma horien artean geratzen den guztia.
IRUTXULOKO HITZAk emakumeen etxearen inguruko erreportajea argitaratuko du ostiralean.