Emakume bat labanarekin erasotzeagatik gizon bat atxilotu du Ertzaintzak
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu du gaur Altzan emakume bat laban batekin erasotzeagatik. Auzoko etxebizitza batean emakume bat erasotua izaten ari zela helarazi diote poliziari goizeko zortziak aldera. Bertaratu diren agenteek zauritutako emakumearekin egin dute topo, eta labankadak bere bikotekideak eragin dizkiola adierazi die ertzainei.
Gizonak etxebizitza barruan erasotu du emakumea, honek laguntza eskeka ihes egitea lortu duen arte. Biktima anbulantzian eraman dute ospitalera.
Poliziak gizonezkoa etxebizitza barnean atzeman du, eta gertatutakoaren inguruko ikerketa abiatu du jada.